Tecnivent-en diseinatzen, fabrikatzen, instalatzen eta mantentzen dugu. Partikula lehorrak eta hezeak xurgatzeko eta iragazteko proiektu osoa modu integralean egiten dugu. Zenbat eta konplexuagoa izan arazoa, orduan eta espezializatuagoa da gure soluzioa. Partikula lehorrerako gure iragazte-ekipoak ditugu, eta, partikula hezearen kasuan, merkatuan dagoen markarik onenaren banatzaileak gara, esklusibitatean, penintsularen iparralde osorako.
Ia 40 urte daramatzagu industriarako neurrira egindako iragazte-soluzioak garatzen, eta gure I+G+B proiektuak ere garatzen ditugu; horri esker, aire lehorreko eta hezeko xurgatze eta iragaztearen sektoreko erreferente bihurtu gara.
Ingeniaritza propioa izateak egiten gaitu desberdin, hain zuzen xurgatze- eta iragazte-ekipoak fabrikatzera eta produzitzera eta soluzio integralak diseinatzera bideratzen den ingeniaritza propioa izateak —partikulen emisioaren problematika aztertzetik erabiltzeko prest dagoen behin betiko soluzioraino—.