Adituak gara industriako airea xurgatu eta iragazteko instalazioak diseinatzen, fabrikatzen, muntatzen eta mantentzen. Gipuzkoatik, gure sorterritik, estatu osoan garatzen dugu gure jarduera, eta tamaina eta sektore guztietako enpresekin lan egiten dugu, barnean direla beren sektorean garrantzi handikoak diren nazioko eta nazioarteko enpresa garrantzitsuenetako batzuk.
Gure soluzioa baliagarria da produkzio-prozesuan partikula kutsatzaileak sortzearen ondoriozko arazoak izan ditzakeen edozein enpresarentzat. Partikula kutsatzaile horiek partikula lehorrak izan daitezke —artezketa-prozesuetako partikula lehorrak, gainazaleko tratamenduen ondoriozkoak, labeetako keak, edo ongarrien edo irinen produkzioaren ondoriozkoak—, edo partikula hezeak izan daitezke —hala nola piezen mekanizazioan, tratamendu termikoetan, forjaketan, hotzeko estanpazioan, ijezketan eta abar sortutako olio-keak eta -lainoak—.
Gainera, baliabideak inbertitzen ditugu I+G+B proiektuetan, esaterako prozesu berrien edo zenbait kutsatzaile motaren araberako saiakuntzak egiten ditugu, eta horrek balio erantsia gehitzen dio azken produktuari.