Industria-airea xurgatzeko eta iragazteko instalazioen diseinuan, fabrikazioan, muntaketan eta mantentze-lanetan adituak gara: iragazte-ekipoak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu, eta neurrira egiten dugu zure enpresako produkzio-prozesuetan sortzen diren partikulak xurgatzeko eta iragazteko instalazioa.
Partikula-emisioek zure langileengan eta zure enpresako airean duten inpaktua ezabatu edo minimizatu nahi al duzu?
Tecnivent-en partikula lehorrak eta partikula hezeak sortzen dituzten atmosferetan lan egiten dugu. Horretarako, beharraren neurrira egindako soluzioak ditugu, gure ingeniaritzari esker eta iragazte-ekipoak fabrikatzeko dugun ahalmenari esker.
Gure egiten jakiteari (know-how) esker, konplexutasun handiko lanak egin ditzakegu eta zerbitzu aparta eskain diezazukegu. Gurekin lortuko duzu:
Aire garbia zure fabrikan
Kostuen murrizketa, energia-aurrezpenari esker
Nabearen egonkortasun termikoa
Araudiaren araberako atmosferarako emisioak
Baliagarria al da nire enpresarentzat?
Edozein produkzio-prozesutan sortzen dira produkzio-ingurunera eta/edo atmosferara isurtzen diren partikulak. Artezketa-prozesuetan, gainazal-tratamenduetan, labeetako kean eta abar sortutako partikula lehorrak izan daitezke, edo partikula hezeak, hala nola piezen mekanizazioan edo tratamendu termikoetan sortutako olio-lainoak edo -keak. Tecnivent-en industria-sektore guztiekin lan egiten dugu: metala, automozioa, elikagaiak, kimikoa…
Partikulen emisio-foko bat dagoen lekuetan, aire kaltegarria arazteko instalazioa egin dezakegu neurrira: industriako airea xurgatzeko gure soluzioaren bidez, langilea arnasten ari den poluzioa ezabatuko dugu eta baldintza higieniko ezin hobeetan dagoen airea isuriko dugu atmosferara.